#KORNERFESTIBALA
Carolina Bang
Carolina Bang

CAROLINA BANG

Carolina Bang zinema ekoizle eta aktore espainiarra da. Duela gutxi S.S. Venture saria jaso du, bere ibilbide osoagatik, Tenerifeko Isla Calavera jaialdian, artxipelagotik generoaren mugetaraino beren talentua eraman duten kanariarren ibilbidea aitortzea bilatzen duen saria izanik. Aktore lanetan egindako ibilbideari esker, Carolina Bangek askotan jaso ditu sariak.

2010ean Espainiako zinemagintzan nagusia den Goya sarirako izendatu zuten, emakumezko aktore berririk onenaren atalean. Ekoizle zinematografikoaren alderdiagatik da ezagunen, hogei kreditu baino gehiago baititu film luzetan eta telebista serietan, gehienak bere konpainiaren bidez garatuak: Pokeepsie Films, 2014an senarrarekin, Alex de la lglesia zinema zuzendari eta ekoizlearekin batera sortua.

Azken hamarkadan Espainiako zinemagintzaren titulu garrantzitsuak ekoitzi ditu, oro har beldurraren, komediaren eta zinema beltzaren barruan. Izenbururik aipagarrienen artean hauek daude: Los héroes del mal, Errementari, Perfectos desconocidos, El cuarto pasajero, Musaraña, 70 Binladens, eta HBOren 30 monedas serie arrakastatsua, dagoeneko bigarren denboraldia errodatuta duena.

2020an, Pokeepsie Films, Sony Pictures eta Amazon Prime Videoren arteko aliantza iragarri zen, The Fear Collection egiteko, beldurrezko film bilduma bat, mundu osoan banatzekoa. The Fear Collection-en lehen bi lanak dira Veneciafrenia, Alex de la lglesiak zuzendu eta 2022ko apirilean estreinatua, eta Jaume Balagueroren Venus.