CRISTO FERNANDEZ
Cristo Fernandez aktore eta zinegile mexikarra Guadalajaran jaio zen, Jaliscon. Futbolari gisa hasi zuen bizitza profesionala, baina aktore, zuzendari, idazle eta ekoizle lanetan proiektuak sortzea hartu zuen helburutzat.
Dani Rojas pertsonaiaren bidez, saritu ugari jaso dituen Apple TBko TED LASSO seriearekin, ordezkaritza mexikarra eta latinoamerikarra mundu osoan gauza positibo eta inspiratzailetzat hartzea lortu du. Horren erakusgarri da 2022an 2nd Annual Celebration of Latino Cinema & Television ekitaldian Critics Choice Association elkartearen eskutik jaso zuen errekonozimendua, Oscarraren irabazle Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariak eman zion Goranzko Izarraren sariarekin.
Ondoren Universo Marvelen postkredituen agertokian debutatu ondoren, SPIDER MAN: No Way Home lanean, TRANSFORMERS: Rise Of The Beasts frankizian parte hartu berri duelarik, eta aurki Apple TVren Acapulco seriean eta Disney+-en Alexander 2-n izango duen agerraldiarekin, Cristok bere karrera handitzen jarraitzen du Hollywooden.
Aukerak sortzen jarraitzea oso garrantzitsua da Cristorentzat, eta, horregatik, 2017an, Espectro MX Films bere ekoizpen etxea sortu zuen, non Mexikon egindako SISTERS eta CORINA filmak nabarmentzen diren.
Fernandez poliglota da, eta, espainieraz gain, erraz egiten du ingelesez, frantsesez, alemanez eta pixka bat italieraz. Horrek aukera eman dio nazioartean hainbat proiektutan lan egiteko, bai antzerkian, bai pantailan. Kultura anitzeko elementuak, elebidunak eta komikoak barneratzen dituzten historia errealak erretratatuz beste kultura batzuetatik ikastea, hori da bere desiorik handienetako bat.