Maribel Salas
Antzerki, zinema eta telesailetako aktorea. Umorezko bakarrizketetan egindako lanak ere nabarmentzen dira. Aitortza Oscar Terolek zuzendutako EITBko “Vaya semanita” umore programarekin iritsi zitzaion.
Zineman dozena bat pertsonaia inguru interpretatu ditu, Kepa Sojo, Juana Macias, Borja Cobeaga, Aitzol Aramanio eta Helena Tabernaren zuzendaritzapean, besteak beste. Antzerkian, Jose Antonio Perezen “Walt Disney me jodió la vida”, Eloy Beato eta Galder Perezen “Todos nacemos vascos”, eta Ernesto Caballeroren “Scuash” ekoizpenetan egindako lanak nabarmentzen dira, besteak beste. Telebista, hainbat serietan parte hartu du, horien artean: “Como pez en el agua”, “Vaya tropa”, “Euskolegas”, “Hospital Central”, “Periodistas”, “Policías”, etab. Azken lanean artean azpimarratu daitezke Antena 3eko “Allí abajo” telesaila, eta Kepa Sojoren “La pequeña Suiza” filma.