#KORNERFESTIBALA
Andrés Neuman
© Rafa Martín
Andrés Neuman

ANDRES NEUMAN

Andres Neuman (1977) Buenos Airesen jaio eta han eman zuen haurtzaroa. Musikari argentinar erbesteratuen semea, Granadara aldatu zen familiarekin, eta unibertsitatean Latinoamerikako literatura irakasle aritu zen. Herralde sariaren finalista izan zen Bariloche lehen nobelarekin, eta ondoren etorri ziren La vida en las ventanas, Una vez Argentina, El viajero del siglo (Alfaguara saria eta Kritikaren saria), Hablar solos eta Fractura. Hainbat ipuin liburu argitaratu ditu, hala nola Alumbramiento edo Hacerse el muerto; Barbarismos hiztegi satirikoa; Cómo viajar sin ver, Latinoamerikan barrena egindako bidaiaren egunerokoa; eta Anatomía sensible, gorputzari buruzko tratatu heterodoxoa. Hainbat poema bildumaren egilea da, horien artean El tobogán, Mística abajo, No sé por qué, Patio de locos eta Vivir de oído, Casa fugaz antologia liburukian bilduta (Poesía 1998-2018). Federico García Lorca, Antonio Carvajal eta Hiperión de Poesía sariak jaso zituen. Firecracker Award for Fiction saria lortu zuen, AEBko aldizkari, argitaletxe independente eta liburu denden komunitateak emana, eta Man Booker International sariaren aurrekoa izan zen Independent Foreign Fiction Prize epaimahaiaren Aipamen Berezia bereganatu zuen. Bogotá-39 zerrendako kide izan zen, eta Granta aldizkari britainiarrak espainierazko narratzaile berri onenen artean aukeratu zuen. Bere liburuak hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulita daude.