JORGE VALDANO SAENZ
Jorge Valdano Saenz gidoilari eta showrunner espainiar bat da, ia 20 urte daramatzana herrialdeko ikus-entzunezkoen industrian lanean. Zuzenbidean lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Arte Dramatikoan lizentziaduna Aktore Eskolan, gidoilaritzarekin maitemindu zen eta, 24 urterekin, Los Serrano-ko gidoilarien taldean sartzea lortu zuen. Serie horretan 3 denboraldi egin zituen jarraian.
Harrezkero, gidoilari karrera arrakastatsua izan du, Espainiako telebistako serierik enblematikoenetako batzuk idatzita (Cuarzo Produccionesen Herederos, TVE1rako; Multipark Ficcionen Tierra de Lobos, Telecincorako; Mediaproren Estoy Vivo, TVE1rako), GoodMooden La Valla, Antena3erako...), gero eta esperientzia zein erantzukizun handiagoa hartuz.
Gaur egun Pokeepsie Films etxean ari da lanean, Alex de la Iglesia eta Carolina Bangek sortutako ekoiztetxean, non futbollari buruzko komedia bat sortu eta idatzi duen HBOmaxentzat (Pollos sin cabeza); horretan, showrunner gisa estreinatu da, eta 1992 ere idatzi du, aurreprodukzio fasean dagoen thrillerra, Netflixentzat.