MIGUEL ANGEL SOLA
1950ean Argentinan jaioa, Miguel angel Solak ikuskizunaren munduan ditu sustraiak sartuta, ama eta izeba, Paquita eta Luisa Vehil, Argentinan ospe handiko aktoreak baitira. 20 urterekin hasi zen Argentinako antzerkigintza independentean, La noche de los ratones crueles lanarekin. 1976an, sona handia lortu zuen bere herrialdean, Peter Shafferren Equus obraren Argentinako bertsioaren protagonista izanda, zeina hainbat denboraldi mantendu baitzen agertokian; ondoren, 1983an berriro eman zuten. Ondoren, batez ere antzerkian jarraitu badu ere, zineman hainbat obratan parte hartu du, horien artean No habrá más penas ni olvido, Federico Luppirekin batera, edo El lado oscuro del corazón,Darío Grandinettirekin. Duela urte askotatik bizi da Espainian, eta, besteak beste, Carlos Saura, Imanol Uribe, Patricia Ferreira edo Gerardo Herrerorekin lan egin du, telesail ugariz gain, hala nola estreinatu berri duen azkena, Pollos sin cabeza, HBO Maxentzat. Gaur egun, Doble o nada antzezlana taularatzen jarraitzen du, lortu duen arrakastaren ondorioz, munduan osoan hainbat urte daramatzana karteldegian.