#KORNERFESTIBALA
Xabier Zabala
Xabier Zabala

XABIER ZABALA

Xabier Zabala (Zarautz, 1967) musikaria eta konpositorea da. Lauburu musika taldeko kide izan zen. Bere konposizio ezagunenen artean 'Maite zaitut' ezagunaren musika dago, 2005ean Pirritx eta Porrotxentzat sortua eta harrera bikaina izan zuena. Garai guztietako euskarazko abestirik sonatuenetakoa da.

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin batera garatu du bere lankidetza profesional luzeena, taldearen kantuak konposatuz eta ekoitziz.

2000. urtean 'Uhera' argitaratu zuen, Mikel Platerorekin batera, eta 2017an 'Brisa' disko instrumentala plazaratu zuen bakarka, diskorik pertsonalena, ibilbide osoan konposatutako lanak biltzen dituena.