NAHIA SILLERO
Nahia Sillero aktorea, aurkezlea eta antzerkigilea da. Dantzertin Arte Dramatikoko ikasketak amaitu ondoren, Madrilera joan zen, dramaturgian trebatzen jarraitzeko. Gaur egun Sorkuntza Eszeniko eta Pentsamenduko Masterra egiten ari da, ESADCYLen eskutik, eta idazketa sortzaileko ikastaroak ematen ditu Donostiako La Bombonera eskolan. Zinema kritikari gisa kolaboratzen du Peliplat plataformarako, eta Pausokak EITBrako ekoitzitako Irabazi Arte gazte telesailaren 5. denboraldia filmatzen ari da. Aurkezle eta komunikatzaile lanetan, Kalaxka-ren filmazioan murgilduta dago, EITBko «Makusi» plataformaren barruan, eta Irabazi Arte podcastaren koaurkezlea da.