#KORNERFESTIBALA
Andrea Peláez
Andrea Peláez

ANDREA PELÁEZ

Andrea Pelaez emakumezkoen futbolean espezializatutako kirol kazetaria da, COPE katean, Paco Gonzalezek zuzendutako Tiempo de Juego saioko taldean.

Bi Eurokopa eta bi Munduko Txapelketa estali ditu, tartean Australia eta Zeelanda Berrikoa, non Espainia Munduko Txapeldun gertatu zen. COPE kateko berriemaile berezien taldeko kide izan zen Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan. Relevo-n kolaboratzen du, YouTubeko Quiero ser como programa aurkezten, emakumezkoen futbolari buruz.