MIKEL LANDA
Mikel Landa (Murgia, 1989) ibilbideko txirrindularia da, profesionala 2009tik, eta Soudal Quick Step belgikar taldeko kidea, UCI WorldTeam mailan.
Bere belaunaldiko eskalatzailerik handienetakotzat jotzen da, bai eta publikoak gehien maite duenetako bat ere. Gaztetatik euskal zaleen babes handia jaso zuen, halako batean 'landismo' izena hartuko zuen mugimendu batean.
2010ean hasi zuen ibilbide profesionala, Orbea taldean, eta ondoren Euskaltel-Euskadi, Astana, Team Sky, Movistar eta Bahrain Victorious talde nabarmenetako kide izan zen.
Txirrindularitzaren elitean 2015eko Italiako Giroan sartu zen, bi etapa irabazi eta sailkapen orokorrean hirugarren amaituta, 2022ko Giroan errepikatu zuen posizioan. Beste mugarri batzuk dira 2015eko Espainiako Vueltan lortutako etapa garaipena, 2017ko Italiako Giroan mendiko sailkapenean lehen postua eta 2017an eta 2021ean Burgosko Itzulian lortutako garaipenak.