#KORNERFESTIBALA
Enrique Ballester
Enrique Ballester

ENRIQUE BALLESTER

Enrique Ballesterrek (1983) Castelloko Mediterraneo egunkarian lan egiten du eta El Periodico eta Prentsa Iberica taldeko beste argitalpen batzuetarako zutabeak idazten ditu. Futbolari buruzko podcast bat du As Audion, Javier Aznarrekin batera. Lletraferit eta Libero aldizkariekin kolaboratzen du. As egunkariko Furbo tira komikoaren gidoilaria da

El último libro de fútbol (2024) da bere bosgarren liburua, eta lehenago idatzi zituen Infrafútbol (2014), eta halaber bilduma diren Barraca y tangana (2018), Otro libro de fútbol (2020) (Panenka aldizkariak urteko liburu moduan aukeratua) eta El fútbol no te da de comer (2022). Guztiak ere Libros del KO argitaletxean.

Enriquek ez du konponbiderik ematen, baina arazorik ere ez du ematen. Hala ere, edo agian horrexegatik, bere testuak, besteak beste, Letras Libres, Jot Down, Diarios de Fútbol, Levante-EMV, Panenka, La Copa Imposible, Mercurio, Podium eta Vanity Fair argitalpenetan plazaratu dira. Irratian, COPE kateko Tiempo de juego, RAC!-eko Tu diràs eta SER kateko Hoy por hoy saioetan kolaboratu du, eta, telebistan, Movistarren El Día Después lanean.