GORKA ARRIOLA
Gorka Arriola (Donostia, 2001) Intxaurrondoko Internazionaleko jokalaria izan da, eta Kingtxa Leagueko bultzatzaileetako bat da: komunitate bat batzeko balio duen proiektua da, fokua futbolaren osagai sozialean jartzen duena, eta auzoan kirolaren lehen mailako erreferentzia gisa sartu dena.
Mekanizazioetako formazioarekin eta irakaskuntzako master batekin, Gorkak kirol honen alde duen dedikazioa bere beste pasioekin uztartzen du: musa, poteoa eta Athletic Club.