#KORNERFESTIBALA
Juanma Garate
Juanma Garate

JUANMA GARATE

Juanma Garate txirrindulari profesional ohia da, eskalatzaile lanetan egindako bide bikainagatik eta estilo borrokalariagatik ezaguna. Txirrindulari profesional gisa betetako etapan, 2000. urtetik 2014ra arte, lehen mailako taldeetan lehiatu zen, horien artean Lampre-Daikin, Saunier Duval-Prodir, Quick Step eta Rabobank (ondoren Blanco eta Belkin).

Bere lorpenik nabarmenenen artean hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak daude: Espainiako Vueltan (2001), Italiako Giroan (2006, non, gainera, mendiko sailkapena irabazi zuen eta, urteetan zehar, lau ediziotan sailkapen orokorreko lehen hamarren artean amaitzea lortu zuen, eta 2002. urtean 4. ere izan zen), eta Frantziako Tourrean (2009), helmuga Mont Ventouxen duen etaparik enblematikoenetako bat konkistatuz. Horrez gain, 2005ean Espainiako ibilbideko txapelduna izan zen, eta 2007an Donostiako Klasikoa irabazi zuen.

2014an txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Garatek bere esperientzia eman zion zion Espainiako Vueltari, irrati informatzaile lanetan (Radio Tour), eta, 2016an taldearen autora egin zuen jauzi, kirol zuzendari lanetan bidea egiteko, Cannondale-Drapac taldean (gaur egungo EF Education-EasyPost), WorldTour tropeleko talderik berritzaileenetakoan, azken 10 urtean bertan aritu delarik.

Kirol zuzendari gisa, Garatek tropelaren errespetua irabazi du, bere ikuspegi hurbil, estrategiko eta gizatiarrari esker. Ezaguna da karreran egoera konplexuak kudeatzeko duen trebetasunagatik eta karrerista gazteak eta beteranoak motibatzeko eta gidatzeko duen gaitasunagatik. Bere zuzendaritzapean, taldeak emaitza garrantzitsuak lortu ditu lasterketa garrantzitsuetan, hala nola Giroan, Tourrean eta Vueltan, estilo ausart eta erasokor baten alde eginda.

Gaur egun, Juanma Garatek eragin handia izaten jarraitzen du nazioarteko txirrindularitzan, gailur gogorrenetan sufritu duenaren esperientzia eta egungo txirrindularitzaren ikuspegi estrategikoa uztartuz.