#KORNERFESTIBALA
Ana Malagón
Ana Malagón

ANA MALAGÓN

Ana Malagon Zaldua Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta produktu eta zerbitzu digitalen diseinatzailea da. Euskadi Irratian kolaboratu du urteetan, teknologia digitalei eta Interneti buruz hitz egiten, eta gaur egun zutabegile da Berria egunkarian. 2014an, Lasai, ez ezer egiten bere lehen ipuin liburua argitaratu zuen, 162 mikrokontakizunez osatua. Ondoren, 2017an, Gelditu zaitezte gurekin bigarren liburua iritsiko zen, hori ere kontakizun laburrez osatua. Bere hirugarren ipuin liburua 2021ean argitaratu zen, Ez dakit zertaz ari zaren izenburupean.