#KORNERFESTIBALA
Imanol Sánchez
Imanol Sánchez

IMANOL SÁNCHEZ

Imanol Sanchez (Donostia, 2001) Marketin eta Publizitatean graduatua da. Kirol zale amorratua, hainbat klubetan garatu du bere kirol ibilbidea, Kostkasen hasi zenetik, Mundarro, Intxaurrondoko Internazionala, Antiguoko, Sanpedrotarra eta Amara Berri igaro ditu, eta hor jarraitzen du jokatzen gaur egun.

Imanol Kingtxa Leagueren antolatzaileetako bat da: komunitate bat batzeko balio duen proiektua da, fokua futbolaren osagai sozialean jartzen duena, eta auzoan kirolaren lehen mailako erreferentzia gisa sartu dena.