#KORNERFESTIBALA
Karlos Arguiñano
Karlos Arguiñano

Karlos Arguiñano Beasain, 1948

Karlos Arguiñano Beasainen (Gipuzkoa) jaio zen 1948ko irailaren 6an. Sukaldaria ogibidez, sukaldaritzarekiko zaletasuna, ziur asko, haurra zela sortu zitzaion, amari sukaldeko lanetan laguntzen ziolarik. Karlos euskal sukaldaritza berriaren mugimenduaren defendatzailea eta zabaltzailea da, kalitatezko produktua eta sukaldari lanbidearen duintasuna oinarrizko zutabeak izanik. 1979an bere jatetxea sortu zuen Zarautzen, eta berehala bihurtu zen nazioarteko erreferentzia.

Karlos, sukaldaria izateaz gain, telebistako erreferente ere bihurtu da. Pantailaren aurrean duen jatortasunak eta naturaltasunak, etxe guztietara errezetak eramateko duen ahalmenarekin batera, sukaldaritzan eta telebistan ospe handia duen pertsona bihurtu dute. Bere lanaren ondorioz sari ugari jaso ditu, eta horien artean berriki eman dioten Telebistaren Sari Nazionala nabarmentzen da.