#KORNERFESTIBALA
Getari Etxegarai
Getari Etxegarai

Getari Etxegarai

17 urterekin euskal telebista autonomikoan hasi zen lanean, Ez gaude konforme eta Linea lizuna telesailetan. Handik gutxira, antzerkian sartu zen modu profesionalean, Euskal Herriko konpainia ezagunenetako birekin: Vaiven Producciones-en Sin vergüenza eta Tanttaka-ren Nacidos culpables. 19 urterekin, Euskal Aktoreen Batasunak Aktore Errebelazioaren Saria eman zion. Harrezkero, etengabe aritu da aktore eta antzerki zuzendari lanetan.

Gaur egun, New Mediak ETB1erako ekoitzitako Barre Librea saioan bakarrizketak eta umorezko esketxak idatzi eta interpretatzen ditu.