#KORNERFESTIBALA
Roberto López Ufarte
Roberto López Ufarte

Roberto Lopez Ufarte Fez, 1958.

Irundar hegalekoa funtsezko pieza izan zen 80ko hamarkadako talde loriatsuan, eta lau titulu lortu zituen harekin (bi Liga, Kopa bat eta Superkopa bat).

Irungo Real Unionen hasi zen jokatzen. Bere abileziaren ondorioz, Monakoko Rainiero printzeak Le petit diable ezizena eman zion jubenilen lehiaketa batean ikusi ondoren. Realak hartu zuen, eta zuzenean sartu zuen lehen taldean. 1975ean debutatu zuen ofizialki, Athleticen aurkako derby batean. 474 partida jokatu zituen Realarekin, eta 129 gol sartu zituen, hau da, talde txuri-urdinaren historiako bigarren goleatzailerik onena izan zen.

1987an Atletico Madrilek fitxatu zuen, eta denboraldi batez jokatu zuen; azkenean, Betisen amaitu zuen jokalari bidea.

Espainiako selekzioarekin 15 aldiz izan zen internazionala eta 5 gol sartu zituen. España ’82 Mundialean parte hartu zuen:

Erretiratu ondoren, urte askoan Realeko talde teknikoko kide izan zen.