#KORNERFESTIBALA
Ruth Pérez de Anucita
Ruth Pérez de Anucita

Ruth Perez de Anucita

Kazetaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik. Hamar urte baino gehiago eman ditu El Mundo, Deia, Diario de Noticias de Alava eta Noticias de Gipuzkoa komunikabideetan, azken horretako Kultura saileko arduradun izanik. Zazpi urtez Donostiako Zinemaldiaren informazioa eman zuen. Halaber, jaialdiaren aldizkaria idazten lan egin du, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioaren kultur programaren zuzendaritzako laguntzailea izan zen. 2016an sartu zen Zinemaldian komunikazio arduradun gisa.

Lagun liburu dendaren 50. urteurrenari buruzko antzerki muntaketaren gidoia egin du, eta Kimuak film laburren aukeraketan parte hartu du. Eusko Jaurlaritzaren film laburrak nazioartean sustatzeko eta banatzeko programa da Kimuak (2018).