#KORNERFESTIBALA
Lucía Taboada
Lucía Taboada

Lucia Taboada Vigo, 1986.

Lucia Taboadak kazetaritzan lan egiten du SER katean, La Ventana saioan eta Sofa Sonoro saioan. Zutabe bat idazten du hamabostean behin Diario AS egunkarian. Eta Pantomima Full-eko gidoilaria da. 2019an, Como siempre, lo de siempre idatzi zuen, Libros del KO argitaletxeko Hooligans Ilustradas bilduman (lehen aldiz femeninoan), urteko kirol libururik onenaren Panenka saria jaso zuena. Gaur egun Hooligans bildumaren soinu podcast-a egiten ari da, eta hilabete gutxi barru argitaratuko du; Superligak baino gehiago iraungo duela espero du egileak.