#KORNERFESTIBALA
Andoni Agirregomezkorta
Andoni Agirregomezkorta

Andoni Agirregomezkorta

Aurpegi ezagun bihurtu zen 10 urtez Vaya Semanita sailean egindako lanagatik; euskal telebistak Ondas saria eta Telebistaren Akademiaren bi sari jaso zituen.

Aktore gipuzkoarraren ibilbidea telesail ugaritatik igarotzen da, Ella es tu padre, Alli abajo edo Gym Tony, eta hainbat antzezlanetan ere aritu da, esaterako, Billy Elliot musikal txalogarrian, eta Cuerpos de elite filmean.

Benidorm telesaila estreinatu berri du AtresPlayer Premium-en, non Patxi gorpuzten baitu, oso euskaldun zintzo eta zakarra, Benidormera doana bere lagun Xabiren urratsei jarraituz.