#KORNERFESTIBALA
Bixio Gorriz
Bixio Gorriz

Alberto Gorriz Echarte Irun, 1958.

Realean egin zuen bere futbol ibilbide osoa.  Gure taldearekin partida ofizial gehien jokatu dituen jokalaria da (599).

80ko urteetako talde loriatsuko parte izan zen, eta lau titulu lortu zituen harekin (bi Liga, Kopa bat eta Superkopa bat).

Irungo San Martzialen hasi zen jokatzen, eta Realak handik bereganatu zuen. Sansen bi denboraldi eman ondoren, lehen taldera igo zen eta 1979an debutatu zuen ofizialki Lleidaren aurkako Kopako partidan. 1992-93 denboraldiaren amaieran erretiratu zen, eta bere azken partida Realak Atotxan jokatu zuen azken partida izan zen.

Espainiako selekzioarekin 12 aldiz izan zen internazionala. Italia ‘90 Mundialean parte hartu zuen eta gol bat sartu zuen.