#KORNERFESTIBALA
Carlos Marañón
Carlos Marañón

Carlos Marañon Bartzelona, 1974.

Zuzenbidean lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Kazetaritzan Nafarroako Unibertsitatean, Cinemania-ko zuzendaria da eta Movistar+eko ohiko kolaboratzailea Pool Fiction saioan eta Oscar sarien emanaldietan, eta komentarista da Cadena Ser irrati kateko Carrusel Deportivo-n.

Zine kritikaria eta futbolari ohia (Espanyol B taldekoa, besteak beste), zinema eta futbola dira bere bi pasio nagusiak, elkartu egiten direnak Futbol y CineEl balompie en la gran pantalla liburuan eta Un partido de leyenda lanean, Evasion o victoria filmari buruzko monografian. Bi gai horiek batzen ditu cinemania.es webguneko Futbol y cine blogean eta @futbolycine Twitter kontuan. Gainera, El Pais, La Vanguardia, AS, Rolling Stone, Radio 3 eta TVEn kolaboratu du, eta zinema eta futbola lantzen dituzten hainbat liburu kolektibotan parte hartu du.

Galder Reguerarekin batera Quedara la ilusion: una correspondencia durante el Mundial de Rusia (Libros del KO) liburuaren egilea da.