Paloma Pujol
Paloma Pujol beti izan zen «baloiaren neska arraroa», «bestea», mutilak kantxan zeuden bitartean baloiarekin tokeak egiten zituen neskatoa. Horregatik, 2017 eta 2018 artean, Footbageko munduko txapeldun bihurtu zenean –pilota txiki batekin tokeak eginez lurrera ez erortzean datzan kirola–, eta Espainiako freestyler emakume bakarra zelarik, baloiarekin zuen grina partekatzeko neska gehiago bilatzea erabaki zuen, baita Freestyle Futboleko emakumezko kategoria bat abiarazi eta lehiatzeko ere, ordura arte ez baitzegoen horrelakorik. Paloma bost aldiz izan da Footbageko munduko txapelduna eta bi aldiz Espainiako Football Freestyleko txapelduna.