#KORNERFESTIBALA
Esteban Granero
Esteban Granero

Esteban Granero

Futbolariei jarri ohi zaizkien aurreiritziak eta etiketak desmuntatu egiten dira ‘Pirata’ bezalako norbaiti buruz hitz egiten duzunean. Irakurzalea. Bere jakin-minak futbolaz haraindiko lurraldeak esploratzera eramaten du. Real Madrilen eskolatik etorrita, Esteban Granerok kalitate ikaragarria zabaltzen zuen zelaian, eta lider ‘isila' zen, entrenatzailea eta taldekide guztiak liluratzen zituena. Elite mailako futbolari bat baino askoz gehiago.