Darío Brizuela
Donostia, 1994. Dario Gipuzkoak izan duen saskibaloi jokalaririk talentudunenetako bat da. Easo taldeko beheko kategorietan hezia, Estudiantesek fitxatu zuen oso gazte, eta handik ACBra jauzi egin zuen. 2019/2020 denboralditik Dariok Malagako Unicajan jokatzen du. Dario, Basque Mamba izenaz ere ezaguna, bere idolo Kobe Bryantegatik (Black Mamba), Espainiako selekzioarekin internazionala izan da, eta gaur egun ACBko saskiratzaile nagusietako bat da.