#KORNERFESTIBALA
Carlos Marzal
Carlos Marzal

Carlos Marzal

Valentzia, 1961. Poeta, narratzailea, saiakeragilea eta itzultzailea. Kritikaren Sari Nazionala eta 2002ko Poesia Sari Nazionala lortu zituen Metales pesados lanarekin (Bartzelona, Tusquets, 2001). Bere poemak El corazón perplejo liburukian bildu ditu (Bartzelona, Tusquets, 2005). Los reinos de la casualidad eleberriaren (Bartzelona, Tusquets, 2005) (Valentziako Kritikaren Saria, 2006), eta Los pobres desdichados hijos de perra kontakizun liburuaren (Bartzelona, Tusquets, 2010) egilea da. Saiakerak ditu hemen jasota: El cuaderno del polizón (Apuntes sobre arte), Valentzia, Pre-Textos, 2007, eta Los otros de uno mismo, Renglón Seguido, Valladolideko Unibertsitatea, 2009. Aforismoak bildu ditu La arquitectura del aire lanean, Bartzelona, Tusquets, 2013. Literaturako argitalpenetako ohiko kolaboratzaile, zutabegile eta kritikaria da ABC, Levante eta El Mundo egunkarietan eta Descubrir el arte eta Capital Arte aldizkarietan. Nunca fuimos más felices azken liburuan, zoriontasunari, maitasunari, adiskidetasunari, liburuei, maitasunari buruzko gogoeta egiten du... futboletik abiatuta. Gaur egun University of Virginia in Valencia Program-eko irakaslea da.