Larraitz Lucas
Superligara igo zen taldeko ikurretako bat eta kapitaina. Bizitza osoa eta 200 partida baino gehiago emakumezkoen futbolaren defentsan. Bost urte Añorga KE mitikoan eta hamarkada bat Realean. Andereño ogibidez, ‘Larrak’ berdegunera eraman zituen bere trebetasunak, eta talde txuri-urdina harro eta dedikazioz ordezkatu zuen. Botak eskegi zituenetik, hainbat kirol komunikabiderekin kolaboratzen du. Emakumeen kirolean autoritatea duen ahotsa.