Marta San Miguel Santander, 1981.
2019an Una forma de permanencia argitaratu zuen Libros del KO argitaletxean, Santanderreko Racingen memoria emozionalari buruzko kronika, Hooligans Ilustrados bildumaren barruan.
2018ko Cosecha Eñe sariaren finalista izan zen Eso será más tarde (La Fabrica) kontakizunarekin, eta bere testuak hainbat ipuin antologiatan agertu dira: Los que duermen juntos (El Desvelo, 2011) eta Maternidades (Sonambulos, 2021).
Poesia liburuen artean argitaratu ditu Meridiano, zeinarekin XXIX. Jose Hierro Poesia Saria irabazi baitzuen (2010), eta El tiempo vertical (Kantabriako Gobernua, 2015), baita Entre lineas saiakera ere, Poesia con Norte liburu kolektiboan (Pretextos, 2014).
Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua (2003), El Diario Montañes egunkarian (Vocento taldea) lan egiten du, eta Yorokobu eta Podium Podcast aldizkarietan kolaboratzen du.