#KORNERFESTIBALA
Garbiñe Etxeberria
Garbiñe Etxeberria

Garbiñe Etxeberria

Hernaniarra (1967), emakumeen futbolaren hazkundearen bultzatzaile handienetako bat gure lurraldean. Oiartzun KE taldean ibilbide luzea egin ondoren, non liga bat eta Erreginaren bi Kopa irabazi baitzituen, aulkirako saltoa egin zuen klub berean. 2004an sartu zen Realean, emakumezkoen lehen futbol taldea sortzeko. Egitura txuri-urdinean hainbat kargu izan ditu eta, gaur egun, kirol zuzendaria da. Erakunde txuri-urdinean lortutako arrakasten artean, 2019ko Erreginaren Kopa eta ligako azken txapelketaordea nabarmentzen dira.