#KORNERFESTIBALA
Meho Kodro
Meho Kodro

Meho Kodro

Bosnian jaio zen, 1967an, eta belaunaldi oso bati arrastoa utzi dion futbolarietako bat da. Realak Balkanetako gerra betean fitxatu zuen. Beti diskrezioz, eta golak eginez, Mehok bere ‘Kodrakada’ bakoitza sutsuki ospatzen zuten zaleen maitasuna eta errespetua irabazi zituen. Beste klub batzuetan aritu ondoren, Zubietara itzuli zen, entrenatzaile formatzaile lanetan. Ondoren, lehen taldeko bigarren entrenatzailea eta Sanseko teknikaria izan zen. Donostiaren maitalea, jendearen maitasuna bereganatu zuen bere giza kalitateari eta ‘gipuzkoar’ izaerari esker.