#KORNERFESTIBALA
Xabi Alonso
Xabi Alonso

Xabier Alonso Olano (Tolosa, 1981), kirol munduan Xabi Alonso izenez ezagun.

Antiguoko eta Real Sociedad futbol taldeetako behe mailetan prestatua, 2000/01 denboraldiaren erdialdera egin zuen debuta Errealeko taldearekin Lehen Mailan, eta 2002/03 denboraldian Ligako Txapelketan bigarren izatera iritsi eta txapelketako espainiar jokalari onena izendatu zuten.

2004an Liverpool FCra joan zen. Anfieldeko klubarekin egin zituen bost denboraldietako lehenengoan, Europako txapelduna izango zen Istanbuleko 2005eko final epikoaren ondoren. 2009an Espainiara itzuli zen Real Madrid CFek fitxatu zuenean.

Madrilgo klubarekin Liga bat, bi Kopa (2011 eta 2014), Espainiako Superkopa bat eta bigarren Txapeldunen Liga irabazi zituen, «Hamargarrena» klubarentzat. Real Madridekin bost denboraldi jokatu eta gero, 2014an Municheko Bayerrek fitxatu zuen. Bavariako klubarekin egin zuen hirugarren denboraldiaren erdialdera, 2016/17 kanpainaren amaieran jokalari gisa erretiroa hartuko zuela iragarri zuen, profesional bezala 18 urtez jardun ondoren.

Nazioarteko jokalari absolutua izan zen Espainiako selekzioarekin 11 urtez (2003-2014), eta nazioartean 114 partidu jokatu eta 16 gol egin zituen guztira. Europako txapelduna izan zen bi aldiz 2008an eta 2012an, eta Munduko txapelduna 2010ean.