#KORNERFESTIBALA
John Benjamin Toshack
John Benjamin Toshack

John Benjamin Toshack (Cardiff, Gales, 1949) Real Sociedadearen historiako izen handienetako bat da, entrenatzaile gisa izan dituen lorpenengatik (Kopako txapeldun 1987an eta Ligako eta Kopako txapeldunorde 1988an) eta Donostiako klubean egin zituen etapa desberdinengatik ez ezik, bere karisma eta nortasunagatik ere.

Jokalari gisa, partaide izan zen Toshack 70eko urteetan Liverpoolek izandako arrakasta handietan: Europako bi Kopa, UEFAko bi Kopa, Premierreko hiru titulu eta Ingalaterrako Kopa bat. Liverpoolen 8 urte eman ondoren, Swansea klubak fitxatu zuen 1978an jokalari/entrenatzaile izateko, eta hala hasi zuen bere ibilbide luzea teknikari gisa, talde hauetako entrenatzaile izatera eraman zuena: Lisboako Sporting, Real Sociedad, Real Madrid, Deportivo de La Coruña eta Besiktas, besteren artean. Gainera, Galesko eta Mazedoniako hautatzaile nazionala izan zen.

Diario del galés bere liburuan, Toshackek bere esperientzia bildu zuen Real Sociedad taldeko entrenatzaile izan zenean, 1985ean iritsi zenetik 1987an Errege Koparen garaile izan zen arte.

Orain, liburu berri bat ari da prestatzen.