#KORNERFESTIBALA
Jorge Valdano
Jorge Valdano

Jorge Valdano (Las parejas, Santa Fe, 1955) orotariko profesionala izan da futbolaren munduan.

Jokalari gisa, munduko txapeldun izan zen 1986an Maradonaren Argentinarekin eta bi aldiz Espainiako Ligako eta UEFAko Koparen txapeldun Real Madridekin, Newell’s Old Boys, Tenerife eta Alavés taldeetako jokalari izateaz gainera. Entrenatzaile gisa, Tenerife, Valencia eta Real Madrid taldeak zuzendu zituen, eta azken honekin lortu zuen Ligako titulua. Klub zuriaren kirol zuzendaria ere izan zen 2004 eta 2009 urte bitartean.

Valdano, ordea, futbolaren munduan gehien errespetatzen diren ahotsetako bat da. Esataria eta analista, futbolaren jakitun handienetako bat da Valdano. Kirol honi buruz duen ikuspegia hainbat liburutan jaso izan du: Sueños de fútbol, Cuentos de fútbol, Cuentos de fútbol II, Apuntes del balón, Los cuadernos de Valdano, El miedo escénico y otras hierbas, eta Fútbol: el juego infinito.

Orain, hainbat hedabidetako kirol esatari lana egiteaz gainera, enpresaria, aholkularia eta hitzaldi emailea da.