Carlos Zanón (Bartzelona, 1966) poeta, nobelagilea, artikulugilea eta literatur kritikaria da.
Laurogeiko hamarkadaren bukaeran argitaratu zituen bere aurreneko poemak eta orain arte zazpi liburuki editatu ditu, kritika espezializatuak goraipatu izan dituenak. Narratzaile gisa, 2008an estreinatu zen Nadie ama a un hombre bueno nobelarekin. Ondoren, liburu hauek argitaratu zituen: Tarde, mal y nunca (2009, Brigada 21 saria Urteko Lehen Nobela Beltz Onenari); No llames a casa (2012, Valencia Negra saria Urteko Nobela Beltz Onenari); Yo fui Johnny Thunders (2014, Salamanca Negra saria 2014, Novelpol 2015 eta Dashiell Hammett 2015), Marley estaba muerto (2015) gabonetako ipuin-bilduma eta Taxi (2017).
Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli eta Estatu Batuetan, Holandan, Frantzian, Italian eta Alemanian argitaratu izan da.