#KORNERFESTIBALA
Anari Alberdi
Anari Alberdi

ANARI ALBERDI (Azkoitia, 1970). Literaturako irakaslea lanbidez, gure artean musikari moduan da ezaguna.

1996an bere izena zeraman lehen disko hura argitara eman zuenetik. Geroztik, hainbat lan atera ditu, besteak beste, Zebra, Irla izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat.

Kritikari espezializatuek Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatzen dute. Bere ahots leun baina hautsiaz gain, bere kantuetan hitzek duten lekua goraipatzen da.

Beste musikari batzuekin batera, BIDEHUTS zigiluaren sortzaileetako bat da.