Ray Loriga. Madril, 1967.
Jorge Loriga Torrenova, Ray Loriga izenez ezagun, idazlea eta zine zuzendaria da.
José Antonio Loriga ilustratzailearen eta Mari Luz Torrenova bikoizketako antzezlearen semea da. Hainbat lanbidetan aritu ondoren eta argitalpen desberdinetan –besteren artean Underground eta El canto de la tripulación– kontakizunak kaleratu ondoren, 1992an egin zuen debuta Lo peor de todo nobelarekin. Nobela hark arrakasta handia izan zuen publikoaren eta kritikaren aldetik, eta Europa osoan argitaratu zen, X Belaunaldia deritzan literaturaren adibide gisa.
1997an, lankidetzan aritu zen Pedro Almodóvarren Carne trémula filmaren gidoian. Bestalde, 2004an Carlos Sauraren El séptimo día filmaren gidoia idatzi zuen eta 2005ean Daniel Calparsororen Ausentes filmaren gidoia idatzi zuen zuzendariarekin eta Elio Quirogarekin batera.
Alfaguara Nobela Saria lortu zuen 2017an Rendición nobelagatik.3