#KORNERFESTIBALA
Asier Andueza
Asier Andueza

Asier Anduezak zinea ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan (ESCIVI).

Teknikari gisa garatu zuen hasieran bere ibilbide profesionala hogeita hamar bat filmetan eta telesailetan eta, geroago, gidoigile gisa prime time telesailetan: El Internado eta Luna el misterio de Calenda.

Bestalde, film laburrak, mikroantzerkiko lanak eta literatur egokitzapenak egin izan ditu. Comiéndote a besos antzezlanak hiru denboraldi egin ditu Madrilgo off-ean.

2014az geroztik zuzendaritza eszenikoko ikasketak egin zituen Arte Dramatikoko Goi mailako Errege Eskolan (RESAD).

Film labur onenaren sarirako izendatu zuten 2000an El Mundo del País Vasco egunkariaren Euskal Herriko Sarietan El vestido lanagatik; finalista izan zen Antzerki Egileen Elkartearen antzezlanetako testuen Teatro Exprés festibalean, Un buen lugar lanarekin; film labur onenaren saria eman zioten 2015ean Alternatif festibalean Viaje a la luna lanagatik, eta Bikaintasun Beka Madrilgo Komunitateko espediente akademiko onenagatik 2015/2016 ikasturtean. Gainera, 2016an beka bat lortu zuen Grotowsky institutuaren nazioarteko antzerki topaketetan parte hartzeko, “etorkizuneko antzerkia eraikitzen” izenekoan, Wroklaw-n, Polonian.