#KORNERFESTIBALA
Bernardo Atxaga
Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga. Asteasu, 1951.

Bernardo Atxaga izengoitiz, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia euskal idazle entzutetsua da, Euskal Herrian nahiz nazioartean.

Bereziki, 1988. urtean plazaratutako Obabakoak ipuin bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia izan da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso du.

Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu.

2007az geroztik euskaltzain osoa da.