Julen Gabiria. Galdakao, 1973.
Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientziatan diplomatua, eta itzultzailea da Labayru ikastegian.
Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (2001).
Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte.
Kolaborazioak egin ditu Euskal Herriko argitalpen askotan: Berria, Deia, Bizkaie, Asteon, Egi, Ortzadar, Aizu!, Egunkaria, Argia...
Sariei dagokionez, Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa, Igartza Beka (1998), Literatura Unibertsala Beka (2003).