#KORNERFESTIBALA
2019ko otsailak 08
Kultura eta futbolaren arteko mugak

Noiz gurutzatzen da futbola eta kulturaren arteko muga? Bi nazionaliteak edukitzea posible al da? Ana Malagón, Gari eta Koldo Almandoz solasean ziren atzo, Juan Luis Zabalarekin moderatzaile lanean, hortaz eta bi munduetako hainbat gauzez.

"Nire lagunek, hamaikakoak buruz dakizkiten horietakoak, ideiarik ez dudala diote, eta nik futbola txiki-txikitatik bizi izan dut". Futbolzalea eta kulturaren profesionala izatea ez da lan erreza. Bi elementuak dituzten pertsonak arrarotzat hartzen dira. Atzo, Almandozek, errege kirolarekiko bere zaletasunaren nondik-norakoa kontatu zuen: honako hau deskubritu zuten etxean, beste hirietara futbol partidak ikustera joatea zela aita bidaian ateratzeko bide bakarra. Geroztik, zinegileak futbolarekin harreman estua izan du. Berdin du, ordea. Bere lagunak (forofoak) arritu egin dira Kornerrerako gonbidapena jaso duenenan Koldok. Almandozek ez du oraindik nazionalite bikoitza.

Malagonek, bere aldetik, idazlea izanik, duen futbolarekiko pasioa xelebrekeriatzat hartzen dela konfesatu zuen. Kirol horrekin harreman estua du: bidegabekeriaren sentimendua Errealak Errege Kopa galdu zuen partida batean ezagutu zuela aitortu zuen. Futbolaz hitz egitean, ordea, jendea harri ta zur geratzen da. Inork ez du espero. Pasaportea eskubidez dagokiola dirudi. Badu benetan?

Gari izan zen kontrapuntua. Kitarra hartu eta bere bi abesti eskaintzeaz gain, futbolaren arlo batzu gorrotatzea aitortu zuen (beste hainbat gauza gorroto ditzakeen bezala, nola ez). Futbolaren giza-arloa balioan jartzeagatik egin zuen apostu: jokalariak. Abeslariak kirolean bizi den biolentzia kritikatu eta jokalariekiko tratu hobea eskatu zuen, dutxetan prentsaren jazarkeria jasan behar dutelako, zalegoena kaleetan... Kirolarekiko duen gorroto-maitasun harremanak farre algarak eragiteaz gain, hausnarketarako eremua ireki zuen. Berea bezalako kasuetan, futbolean ba al dago bisaturik?

Ez pentsa ez zirenik aztertuak izan izakera gipuzkoarra eta bizkaitarra, eta nola eragiten duten herriareneta zalegoaren sentimenean... Biek jaso zuten merezitako arreta.

Kontua da baietz, badirela mugak oraindik. Gizarte-iritzitik eta bai futbolaren eta kulturaren mundutik. Birtutea orekan dagoela diote, eta Kornerreko elkartze puntuak dira gure bandera. Edizio gehiago behar ditugu.

Hemendik gutxira, sesioaren bideo osoa gure Korner Kanalean. Canal Korner (en Euskera).

Hausnartzen jarraituko dugu. Gaur arratsaldean, eztabaida: Emakumeek ere jokatu egiten dute, Victoria Eugeniako Club Aretoan .