Sarrera librea edukiera bete arte.
Futbolaren presentzia Euskal Herrian nabarmena da aspalditik eta euskal nortasunaren definizioan futbol taldeak elementu garrantzitsuak dira. Zer islada du honek euskal kulturan eta euskal sortzaileengan?
Koldo Almandoz zinegilea, Ana Malagón Zaldua idazlea eta Gari abeslaria gai honen inguruan arituko dira solasean, Juan Luis Zabala kazetaria eta idazlea moderatzaile dutela.