#KORNERFESTIBALA
Joxean Muñoz
Joxean Muñoz

JOXEAN MUÑOZ
IDAZLEA, GIDOILARIA, ERAKUSKETETAKO KOMISARIOA, KULTUR KUDEATZAILEA

Donostian jaio zen 1957an, eta Arte Garaikidearen Historian lizentziatua da eta Zinema Gidoien Idazketa Masterra du. Poemak, haurrentzako ipuinak, arte eta kulturari buruzko artikuluak, zinemarako eta telebistako gidoiak eta komikiak argitaratu ditu.

Txabi Basterretxearekin batera zuzendu zuen film luzeak (Karramarro Uhartea / La Isla del Cangrejo) animaziozko film onenaren Goya saria jaso zuen 2000. urtean. Tortolika eta Tronbon film laburra hautatu zuten Kimuak-en lehen ediziorako. Hirian eragin handia duten erakusketa tematikoak diseinatu ditu, hala nola Atarian edo Badu Bada, baita Ivan Zulueta, Joxe Mari Zabala, Olariaga, Isabel Azkarate, Nestor Basterretxea edo “Txiki” artisten erakusketak ere. Juan Luis Landarekin batera, Irati komikia sortu zuen, Paul Urkijoren filmaren jatorria. Tabakalera zuzendu zuen haren definizio kontzeptual eta arkitektonikoaren fasean. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea izan da bi legealditan eta, azken horretan, aholkulari aritu da.