CARLA SUAREZ NAVARROTENISLARIA
Kanaria Handian jaioa (1988), Espainiako emakumeen kiroleko figura ezagunenetako bat izan da azken bi hamarkadetan. Eskubaloi jokalari baten eta gimnasta baten alaba, kirola modu naturalean ibili zaio zainetan hastapenetatik. Tenisa ulertzeko zuen moduak, trebetasuna eta moldakortasuna lehenetsiz zirkuituan nagusi den indarraren gainetik, aukera eman zion kirolaren goiko mailetan leku bat egiteko. Munduko 6. postuan kokatzea lortu zuen merezimenduz betetako bideari esker, banakako modalitatean 500 garaipen baino gehiago bildu zituen, zazpi aldiz izan zen Grand Slameko final laurdenetan eta Olinpiar Jokoetan hiru aldiz parte hartu zuen. Laguntasunaren, joko garbiaren eta pertseberantziaren zentzua erabat barneratuta, aldagelako jokalari maiteenetako bat bihurtu zen azken hamarkadan. Bere ibilbide profesionala amaitzean, kirolari lotuta jarraitzen du telebistako esatari lanetan hainbat hedabidetan.