#KORNERFESTIBALA
Jon Plazaola
Jon Plazaola

JON PLAZAOLA LARRAÑAGA
AKTOREA

Urretxun jaioa, 1982ko Martxoaren 28an. Realaren bigarren ligako semea eta beharbada lehenengo ligaren ospakizuneko fruitua. Txikitatik habilagoa oholtza gainean futbol zelaian baino, halere bere burugogorkeriak Mikasa baloiari ostikoak ematera eraman zuen 30 urteak ondo bete arte. Burua gogorra izan arren, baloikada batek edo ikusarazi zion bere etorkizuna beste toki batean zegoela. Kamera atzean hizkiak bata bestearen ondoan juntatzen, oholtza gainean pertsonaia desberdinak hezurmamitzen eta kamera aurrean berau konkistatzen saiatzen ikusi dugu. Eta hortan dabil. Sevillan ere eman zituen urte batzuk baina aldakak soldatuta dituen gipuzkoarra izanda ez zuen sevillanarik dantzatzen ikasi. Beste gauza asko bai, halere eta kamera aurrean bere urte oparoenak han eman zituen Allí Abajo eta beste proiektu batzuk uztartuz. Barre Libreako lau hankatako bat; herrena seguraski. Euskaraz egindako stand up-arekin hasi eta horri heldu dio berriz ere azkenaldian, euskal herritarren belarrien kalterako. Barre algararen bat edo beste sortzeko kapaza da eta, horrekin dena barkatzen diogu.