#KORNERFESTIBALA
2019ko otsailak 05
Luis Arconada eta José Ángel Iribar Korner 2019ko estreinaldiaren protagonistak

Korner pasa den astelehenean, otsailaren 4an, hasi zen kondairazko topaketa batekin: Luis Arconadak eta Jose Angel Iribarrek, bien ibilbideak gainbegiratu zituzten Antzoki Zaharreko oholtzan. Moderatzaile lanetan zebilen Aitor Lagunasek saioari hasiera eman zion bereziki aparteko solasaldia zela nabarmenduz.

Saioa txalo artean hasi zen bi protagonisten ibilbideak laburtzen zituen bideo labur batekin. Behean, eserleku artean, txuri-urdinen egungo bi atezainak, Gero Rulli eta Miguel Angel Moya, solasaldia hasteko zain ziren gainerako 300 ikusleekin batera.

Derbi honetan lehenik aztertutako gai-gurutzatzea historiarena eta futbolarena izan zen: Kornerrek esklusiban aurkeztu zuen bideo batean, 1976ko Erreala eta Athleticen arteko derbia, orduan legez kanpokoa zen Ikurrinaren aurkezpeneko mementu gogoangarria jasotzen zen. Bi taldeek aldagelan adostua izan zen. Salva Iriartek, Dani Ruiz-Bazan “Dani”-k, Jabo Iruretak eta Josean de la Hoz Urangak bideoan ezagutaraztera eman zuten nola sartu zen bandera zelaira, ur-poltsa batean ezkutatua, eta inork ez zuela irudikatu hark izango zuen eragina. Arconadak, mementua partidan konzentratua bizi izan zuela aitortu zuen, bere lehen derbia izaki, jaramon handirik egin gabe.

Moderatzaileak atezain ohiei ingurunearen influentziaz galdetu zienean, haurtzaroko oroitzapenak azaleratu zituen: bien gaztaroa euskal gizartearen kirolarekiko pasioak markatu zuela, bai pilotak eta bai hondartzak, Iribarren kasuan, eta Judoak, Arkonadaren kasuan, biei mugimenduen koordinazioan eta lesioak ekiditen lagunduz.

Oholtzan bizitako beste derbi bat futbola eta teknologia arteko gurutzatzea izan zen: Nolakoak ziren ordungo atezainak? Eta oraingoak? Zailtasuna handitzen doala ziurtatu zuten bi kapitain-ohiek: Ez da solik gehiago eskatzen zaiela atezainei ( “gelditzeaz gain, eraso hasitzaile ona izan behar duzu”, zioen Iribarrek, “gero eta atezain osoagoak nahi dituzte”), baizik eta, Arconadak azpimarratu zuen bezala, baloietan erabilitako material berriek asko eragin dute ateko lanean. Haren hitzetan, Osasunaren zelaian probatutako baloiek, “urrunetik gidatuak ziruditen. Lehengoak pisutsuak, ziren, zuzenak. Modernoak arinagoak dira eta ez dakizu nondik etorriko zaizkizun”.

Iribarrek solasaldiari amaiera eman zion partidak ikusteko garaian, atezainaren atzean jartzen dela aitortuz haren ikuspuntutik bizi ahal izateko jokua. Arconadak, bere aldetik, atezainari gauzak ondo joaten ez zaizikionean, gaizki pasatzen jarraitzen duela adierazi zuen. Euren kideekiko enpatiak bizirik darrai.

 

“Derbi de Leyendas” solasaldiaren bideo osoa
2019ko otsailak 4, 2019/02/24, Antzoki Zaharra