Sarrera librea edukiera bete arte. Auditoriora sarrera Reale Arenaren 0 Atetik egingo da.
Moderatzailea: Maitane Urbieta
Emakumezkoen futbolak garapen handia bizi izan du azkeneko urteetan eta Realaren taldea honen eredugarria da ere. 2004an sortu zenetik, taldeak ibilbide bikaina egin du. Asko dira lan horren ondorioz jasotako fruituak, 2019an irabazitako Kopa bezala, edo aurtengo denboraldi historikoa, Ligako txapeldunorde eta lehen aldiz Champions League-erako tokia eskuratuz.
Solasaldi honetan, urte hauetako protagonista ezberdinek arrakasta honen arrazoiak aztertuko dituzte.