Sarrera librea lekuak bete arte.
PEDRO TORRIJOS
GORKA ARRIOLA
IMANOL SÁNCHEZ
Moderatzailea: NAHIA SILLERO
Futbolak ia edozein egoera edo lekutan bidea irekitzeko duen indarra da aurtengo Kornerreko erakusketaren gaia, eta Ernest Lluch KEn gozatu ahal izango da datozen hilabeteetan.
Horixe da solasaldiak lantzen duen ideia ere. Pedro Torrijos arkitektoak, milaka pertsona liluratzen dituen istorio kontalari ere badenak, futbolarekiko grina geldiezin horretatik sortzen diren mundu osoko eraikuntza gertagaitzak deskubrituko dizkigu. Eta mundutik auzora: Intxaurrondon 'Kingtxaleague' izeneko txapelketa bat sortu duen kide taldeak lagunduko dio, zeinak komunitate bat batu duen eta futbolaren osagai sozialean jartzen duen arreta.