Sarrera doan edukiera bete arte. Ekainaren 1ean, 11:30etik aurrera, gonbidapenak eska daitezke webgune honetan, Donostia Kulturaren webgunean, Realaren dendetan edo Antzoki Zaharreko leihatilan.
Moderatzailea: Marta San Miguel
1982ko uztailaren 5a. Bartzelona, Sarriàko estadioa. Italiak eta Brasilek Munduko Kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute. Karioken joko alaia eta sortzailea, azzurrien sendotasun lehiakorraren aurka. 90 minutu haiek italiarren 3 eta 2ko garaipenarekin amaitu ziren (Paolo Rossiren hat-tricka), eta askorentzat futbolaren historiako partida onenetako bat da.
Lehia mitiko honen 40. urteurrena betetzear denean, Kornerrek partidaren laburpen zabal batekin gozatzeko aukera eskainiko du Antzoki Zaharreko pantailan. Ondoren, Giancarlo Antognoni handiak, Munduko Kopa irabazi zuen Italia hartako erdilariak, Jesus Mari Zamora, Realeko mitoa eta Kopa hartan parte hartutakoa ere, eta futbolaren historia ezagutzen duen Julio Maldonado “Maldini” kirol kazetari eta adituak hitz egingo dute.
Laguntzailea: Donostia Kultura