Sarrera librea edukiera bete arte. Auditoriora sarrera Reale Arenaren 0. atetik egingo da.
Elkarrizketatzailea: Ander Izagirre
Meho Kodro Realaren goleatzaile handietako bat da. Mostarreko “kanoia” 1991n iritsi zen klub txuri-urdinera, Balkanetako gerratik ihesi. Urte haiek arrasto sakona utzi zioten bosniar jokalariari.
Ander Izagirre idazle eta kazetariak Kodrorekin hitz egingo du, Errusiak Ukraina inbaditu eta Europan tragedia berriro piztu den honetan.